"Gustura" geratu dira Oinkari taldekoak 'Sagarrondotik' lanaren estreinaldiarekin

Ataria 2015eko uztailaren 13a

Larunbat gauean egin zuten estreinazko saioa dantza taldeko gazteek, eta aurrerantzean beste emanaldiren bat emateko gogoz geratu direla azaldu dute.

Oinkari dantza taldetik batez ere entsegu guztietan buru belarri lanean aritu diren guztiak zoriondu dituzte: Agurtzane Intxaurraga, Eneko Gil, Noemi Viana, Lourdes Esnaola eta, nola ez, dantzariak. Eskerrak eman dizkiete ere bertan izan ziren ikusle guztiei: "Entseguetako ordu ilun guztiak zuen presentzia eta animoek ahazten dituzte eta". Arkaitz Etxeberriari ere eskerrak eman dizkiote ateratako argazki ederrengatik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!