Davilatarren urrezko eta zilarrezko bilduma

Asier Imaz 2015eko uztailaren 10a

Argazkian: Hodei, Susana, Aynabel, Xabier eta Batis.

Ekainaren 27an, Madrilen ospatu zen Espainiako 17 urte azpikoen txapelketan Danok Danena Halterofiliako taldeak parte hartu zuen.

Susana Davilak urrezko 3 domina lortu zituen 63 kilo kategorian eta Aynabelek, berriz, zilarrezko beste hiru, 44 kilo kategorian.

Mutilen mailetan, Xabier Amonarriz 8. postuan sailkatu zen eta Hodei Garcia Kortajarena 9.ean. Hodeien lehenengo Espainiako Txapelketa zen; duela 4 hilabete hasi baitzen. Pultsulari hau "Ondartzatarren" 5. belaunaldia da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!