Zabalik da XXXV. Santio Krosean izena emateko epea

Ataria 2015eko uztailaren 8a

2013ko kroseko irudi bat

Uztailaren 25ean, Santio egunean, jokatuko da Zunbeltz Elkarteak hogeita hamabosgarrenez antolatu duen kros herrikoia.

Sei mailatan banatu dute:

  • Benjaminak (2005-2006): 10:30ean, Zunbeltz inguruko ibilbidean: buelta txiki bat
  • Alebinak (2003-2004): 10:45ean, Zunbeltz inguruko ibilbidean: bi buelta txiki
  • Infantilak (2001-2002): 11:00etan, buelta bat ibilbide nagusiari: 2,5 kilometro
  • Kadeteak (1999-2000): 11:00etan, buelta bat ibilbide nagusiari: 2,5 kilometro
  • Jubenilak (1997-1998): 11:00etan, bi buelta ibilbide nagusiari: 5 kilometro
  • Nagusiak eta beteranoak: 11etan, hiru buelta ibilbide nagusiari: 7,5 kilometro

www.herrikrossa.com atarian egin daitezke izen emateak, edota egunean bertan. Doakoa izango da.

Maila horietako bakoitzeko lehen gizonezko eta emakumezkoarentzat izango da saria.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!