Gidabaimenik gabe eta alkoholaren eraginpean gidatzen ari zen pertsona bat atxilotu du Ertzaintzak Villabonan

Ataria 2015eko uztailaren 8a

Goizaldean atxilotu dute auto gidaria, kotxea Villabonako frenatze eremu batean geldirik zegoela.

Gauerdia baino lehen dei bat jaso du Ertzaintzak, frenatzeko eremu batean auto bat zegoela ohartaraziz. Patruila bat bertaratu da eta Peugeot 406 bat aurkitu dute.

Une horretan bi gizonezko autoa eremu horretatik atera nahian zebiltzan. Alkoholaren eraginpean zeuden biak, eta gidariak lehen frogan 0,91 mg/l-ko balioa eman du. Bigarrenean, berriz, 0,85 mg/l-koa. Muga 0,25 mg/l-koa da.

Horrez gain, gidariak gidabaimena erretiratua zuen, puntu guztiak galdu eta gero. Honenbestez, gidaria, 34 urtekoa, atxilotua izan da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!