Osatu dituzte udaleko gobernu batzordeak Amasa-Villabonan

Tolosaldeko Ataria 2015ko uzt. 1a, 19:01

Zazpi batzorde mantentzea adostu dute. Aurreko legealdiarekin alderatuta, alkatearen soldata gordina 2.580 euro gehiagokoa izango da urtean.

Alkateordeak

431/2015 Alkatetza Dekretuaren arabera, Ibon Ariznabarreta izango da lehen alkateordea, eta Eneko Urdangarin bigarrena. Biak, EAJkoak. Alkateaz eta bi alkateordeez gain, Nora Urbizu EH Bilduko kideak eta Maria Luisa Arija sozialistak osatuko dute Tokiko Gobernu Batzarra.

Batzordeak

Amasa-Villabonako udalbatzak aho batez onartu du lehendik eratuta dauden zazpi batzordeak mantentzea. Honela egongo dira osatuta batzorde hauek:

Batzordea

Kideak

1. Hirigintza eta zerbitzuak

Batzordeburua:

- Iban Agirre Saiz (EAJ)

Batzordekideak:

- Eneko Urdangarin (EAJ)

- Xabat Laborde (EH BILDU) / Ordezkoa: Pello Zelarain

- Mª Luisa Arija (VILLABONAKO SOZIALISTAK)

2.  Ogasuna
Pertsonala
Garapen ekonomikoa
Enplegua

Batzordeburua:

Iban Agirre Saiz (EAJ)

Batzordekideak:

- Ibon Ariznabarreta (EAJ)

- Nora Urbizu (EH BILDU) / Ordezkoa: Pello Zelarain

- Mª Luisa Arija (VILLABONAKO SOZIALISTAK)

3.  Garapen jasangarria
Landa ingurunea

Batzordeburua:

- Eneko Urdangarin (EAJ)

Batzordekideak:

- Ibon Ariznabarreta (EAJ)

- Nora Urbizu (EH BILDU) / Ordezkoa: Xabat Laborde

- Mª Luisa Arija (VILLABONAKO SOZIALISTAK)

4. Euskara

Batzordeburua:

- Ibon Ariznabarreta (EAJ)

Batzordekideak:

- Eneko Urdangarin (EAJ)

- Xabat Laborde (EH BILDU) / Ordezkoa: Nora Urbizu

- Mª Luisa Arija (VILLABONAKO SOZIALISTAK)

5. Kultura

Batzordeburua:

- Mª Mercedes Garmendia (EAJ)

Batzordekideak:

- Eneko Urdangarin (EAJ)

- Leire Olasagasti (EH BILDU) / Ordezkoa: Jon Garmendia

- Mª Luisa Arija (VILLABONAKO SOZIALISTAK)

6.  Gizarte politika
Migrazioa
Parekidetasuna

Batzordeburua:

- Eneko Urdangarin (EAJ)

Batzordekideak:

- Mª Teresa Izaguirre (EAJ)

- Mª Aranzazu López (EH BILDU) / Ordezkoa: Leire Olasagasti

- Mª Luisa Arija (VILLABONAKO SOZIALISTAK)

7.  Hezkuntza
Gazteria
Kirolak

Batzordeburua:

- Ibon Ariznabarreta (EAJ)

Batzordekideak:

- Eneko Urdangarin (EAJ)

- Jon Garmendia (EH BILDU) / Ordezkoa: Nora Urbizu

- Mª Luisa Arija (VILLABONAKO SOZIALISTAK)

Organo kolegiatuak

Bestalde, Amasa-Villabonako udalbatzak ordezkaritza izan behar duen organo kolegiatu guztietako ordezkaria Iban Agirre alkatea izango da, Gipuzkoako Urak kontsortzioan izan ezik. Azken honetan, Maria Luisa Arija sozialista izango da bozeramailea. Proposamen hau EAJ eta PSE-EEren aldeko botoekin onartu da; EH Bildu, berriz, abstenitu egin da.

Alkatea honako zortzi entitate hauetako ordezkari izango da:

  • Tolosaldea Garatzen
  • Tolomendi
  • Mintzola Fundazioa
  • Santiago Egoitza
  • Tolosaldeko Mankomunitatea
  • Apattaerrekako Industrigunea
  • Loatzo Musika Eskola
  • Haurreskolak Partzuergoa

Soldatak

Amasa-Villabonako udalean bere kargua erabateko dedikazioz beteko du Iban Agirre alkateak. Bera izango da liberatu bakarra, eta urteko 38.588,81 euroko soldata gordina izango du, aurreko alkateak baino 2.580,81 euro gehiago.

Bilkuran EH Bildu abstenitu egin zen puntu horretan, eta alkate jeltzaleak jakinarazi zuen bere fabrikako soldataren berdina proposatu duela, eta ordu gehiago egingo duela lan.

Horrez gain, talde politiko bakoitzak 315 euro kobratuko ditu hilabetero, eta zinegotzi bakoitzeko beste 99 euro jasoko ditu indar politiko bakoitzak. Udalbatzak dituen organoetako bilkuretara joategatik, berriz, honako dietak kobratuko dituzte zinegotziek:

  • Informazio-batzordeetara joategatik 55 euro bilkurako zinegotzi bakoitzari; 75 euro informazio-batzordeburuari
  • Tokiko Gobernu Batzarraren bilkuretara joategatik: 75 euro bilkura bakoitzeko
  • Udalaren osoko bilkuretara joategatik: 125 euro bilkura bakoitzeko

Osoko bilkura horiek hilero egitea adostu du udalbatzak. Azken astelehenetan izango dira, 19:00etan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!