Aldaketa gauzatu da eta EAJko Iban Agirre da alkate

Ataria 2015eko ekainaren 13a

EAJko Iban Agirrek hartu du aginte makila Amasa-Villabonan. Alderdikideen botoak eskuratu ditu jeltzaleak eta beste hainbeste izan dira Nora Urbizu EH Bilduko hautagaiarentzat. Zuri bozkatu du Arija sozialistak eta, beraz, Agirre izango da alkate datozen lau urteetan.

 

Galder Azkueren eskutik jaso du aginte makila Iban Agirrek eta hunkituta egin ditu lehen hitzak alkate berriak. Seme-alabak izan ditu gogoan bere hitzaldian.

Udal taldeen artean elkarlana bultzateko konpromisoa hartu du alkate berriak eta herritarren zerbitzura egongo dela hitz eman du.

Nora Urbizu, EH Bilduko alkategaiak ere hitz batzuk egin ditu. Oposizio zintzoa egingo dutela esan du eta aurreko legealdian onartutako parte hartzeko ordenantza praktikara eramateko asmoa adierazi du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!