Fleming ikastetxeak eskolako festa egingo du larunbatean

Ataria 2015eko ekainaren 10a

Goizeko 9:00etatik aurrera eskainiko dituzte emanaldiak. Eguerdiko 14:30etan bazkaria izango da Bearzana frontoian eta bazkalostean Guraso Elkarteak antolatutako ekintza eta tailerrak izango dira DJ baten musikaz lagunduta.

Urtero bezala ikasturte amaierako jaia antolatu dute Amasa-Villabonako Fleming herri ikastetxean. Hau da antolatu duten egitaraua:

09:00. Pala eta eskupilota txapelketa Arratzainen.

11:30. Emanaldiak Bearzana frontoian.

- Eskupilotako sari banaketa

- 2 urte: Goazen komunera

- 3 urte: Pantxika izeba

- 4 urte: Rokeroak

- 5 urte Aerobik

- 1. maila: Herensugea

- 2. maila: Piszina

- 3. maila: Zonbiak

- 4. maila: Bakeroak

- 5. maila: Instrumetnu taldea

- 6. maial: Dantzak

12:00. Eskulanen erakusketa Aljibean

14:30. Bazkaria Bearzana frontoian. (Eguraldia onarekin bazkaria Maiatzak 1 plazan egingo da).

15:30. Guraso Elkarteak antolatutako ekintza eta tailerrak DJ baten musikaz lagunduta.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!