Larunbatean Gaztetxeko autodefentsa feminista saioa

Ataria 2015eko ekainaren 10a

Goiz naiz arratsaldez izango dira saioak Amasa-Villabonako gaztetxean. Aizan talde feministak eta Onddo Gazte Asanbladak elkarrekin antolatu dute ekimena.

Goizeko 10:00etatik 13:00etara eta 14:00etatik 17:00etara izango dira saioak. Bazkaria norberak eraman beharko du eta postea antolatzaileen esku joango da.

Hain justu, Aizan taldearen eskutik Lehenengo Jardunaldi Feministak egingo dira Zizurkilen, ekainaren 22tik 26ra. Hainbat tailer, ikastaro eta hitzaldi izango dira egun horietan. Atxulongo kultur etxean 11:00etatik 13:00etara izango dira saioak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!