Ardo Azokan, giro ona nagusi

Imanol Garcia Landa 2015eko maiatzaren 23a

Ardoaren Lagunak taldekoek Ardo Azoka antolatu dute bigarren urtez Villabonako Errebote plazan. Giro onean doala diote antolatzaileek, eta goizean joan ez denak aukera duela ardoak dastatzeko arratsaldean ere, 18:30etik 21:00etara.

Bost eurotan edalontzia eta hiru ardo eskatzeko promozioa dute azokan. Pintxoak ere euro batean daude salgai. Hainbat ardo mota, beltzak zein zuriak dastatu daitezke bertan, eta gehienbat azokara doazenak beltza aukeratzen dutela diote antolatzaileek. Ardo botilak erosteko aukera ere badago, eta zenbait ardo marka ere bukatzen ari direla, eta arratsalderako gehiagoren bila ere joango dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!