Bi autobus txikien finalerako

Asier Imaz 2015eko maiatzaren 22a

Partaidetza Koparen finala bihar jokatuko dute billabonatarrek, Donostian

Billabona Kirol Elkarteko infantilek Partaidetza Koparen finala jokatuko dute bihar, Donostiako Cesar Benito futbol zelaian. Zumaiaren aurkako partida 11:00etan hasiko da, eta harmailetan, billabonatar ugari elkartuko da, herritik bi autobus osatu baitituzte finalerako.

Finalerdietan Pasaia utzi zuten kalean Billabonakoek, bina egin ondoren penaltietan partida irabaziz. Elkarteko arduradunek infantil txikiak zoriondu dituzte, iazko denboraldi gazi-gozoaren ondoren lorpen handiak eskuratu baitituzte oraingoan. Denboraldia borobiltzea izango litzateke finala irabaztea, baina hor egotea ere ederki baloratu dute Billabona KE-koek.

Zaletuei ere eskerrak eman dizkiete taldea babesteagatik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!