Bigarren eta hirugarren postuak, Espainiakoan

Ataria 2015eko maiatzaren 21a

Junior mailako dominiken itzuli dira Susana Davila eta Goretti Amonarriz

Halterofiliako pultsulariak txapelketaz txapelketa dabiltza, eta Madrilen jokatu berri den Junior Mailako Espainiako Txapelketan, Susana Davilak 58 kiloko kategorian bigarren postua lortu du, eta Goretti Amonarriz hirugarren, 75 kilotan.

Euskadiko Banakako eta Taldekako Txapelketa, berriz, larunbatean, Iruñeko Anaitasunan jokatu zen. Nesketan, 48 kiloko kategorian, Naiara Madrid lehena eta Aynabel Davila bigarren sailkatu ziren. 53 kiloko kategorian, Ainhoa Regatosek bigarren amaitu zuen. 63 kiloko kategorian, Susana Davila lehena izan zen eta laugarrena, Laura Plaza. 75 kilotan, berriz, Goretti Amonarrizentzat izan zen lehen postua. Susana Davilak sailkapen orokorreko lehenengo postua lortzeaz gain, bi marka berri lortu zituen 17 urte azpikoen eta Juniorren mailan, arrankada modalidadean, 75 kilo altxatzen.

Mutiletan, berriz, 56 kiloko kategorian, lehena Ionut Dandu, eta 62 kilotan, Ekaitz Kortajarena. 69 kilotan lehena Jon Sasiain, 77 kilotan Peter Cubillo izan zen lehena eta 85 kilokoan, Mikel Alvarez lehena eta Jon Ander Iriarte hirugarrena. Mikel Alvarez lehenengo postuan sailkatu zen sailkapen orokorrean.

Danok Danena Halterofilia taldekoek, Espainiako Absoluto Txapelketa izango dute hurrengoa, Madrilen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!