Gai-jartzaile Eskolak antolatutako saioa Villabonan

Ataria 2015eko maiatzaren 7a

Gai-jartzaile Eskolak ikasturteari larunbatean emango dio amaiera Gurea aretoan antolatutako bertso saioarekin. Ikastaroan parte hartu duen Jon Zaldua billabonatarrak eskolan izan duen esperientziaz hitz egin digu.

Ikasleek prestatutako gaiei erantzungo diete Maialen Lujanbiok, Andoni Egañak, Aitor Sarriegik, Amets Arzallusek, Ane Labakak eta Igor Elortzak. 22:30ean izango da Gurea aretoan. Saiora joateko sarrerak bost eurotan salgai dira Subijana etxean, RK tabernan, Amasa kafetegian, Anoetako Itzulin eta Tolosako Orbelan. Sarrerarik geldituko balitz egunean bertan saioa baino ordubete lehenago zabalduko da aretoko leihatila.

Aurreko urrian jarri zuen martxan Bertsozale Elkarteak Gai-jartzaile Eskola. Bertsolari eta gai-jartzaileen arteko harremana indartu eta gai-jartzaile lanaz gogoeta egitea izan da. Bertso saioan parte hartu duten bertsolari ia guztiak hizlari izan dira urritik maiatzera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!