Seve Iglesiasen margoak ikusgai Villabonako Gurean

Ataria 2015eko apirilaren 29a

Seve Iglesiasen erakusketa 1 1430236766421
Seve Iglesiasen erakusketa 2 1430236768160
Seve Iglesiasen erakusketa 3 1430236769021
Seve Iglesiasen erakusketa 4 1430236769904
Seve Iglesiasen erakusketa 5 1430236771002
Seve Iglesiasen erakusketa 6 1430236771782
Seve Iglesiasen erakusketa 7 1430236772586
Seve Iglesiasen erakusketa 8 1430236773358
Seve Iglesiasen erakusketa 9 1430236774141
Seve Iglesiasen erakusketa 10 1430236774942
Seve Iglesiasen erakusketa 11 1430236775762

Maiatzaren 15era arte izango dira ikusgai Seve Iglesiasen margolanak Villabonako Gurea aretoan. 2014an egindako koadroak jarri ditu erakusketan.

 ilobari egindako erretratoak hartzen du egunotan Gurea erakusketa gelaren erdigunea: «Haserrealdi betean harrapatu nuen eta polita iruditu zitzaidan momentu hori islatzea. Koadroak indar handia du», dio Seve Iglesiasek.  Maiatzaren 15era arte egongo dira bere koadroak ikusgai Villabonan.

Berak argazkiak ateratzen ditu eta ondoren haien inguruko pintura lana egiten du: «ez ditut detaile guztiak gogoan hartzen eta argazkiak horretan laguntzen dit». Izan ere, Seve Iglesiasek xehetasun guztiak eman nahi izaten ditu bere koadroetan: «ez dakit bertutea edo akatsaden, baino nik ez dakit bestela egiten. Detailerik txikiena ere jaso nahi izaten dut nere margo lanetan».

2014an egindakoak dira egunotan Gurean ikusgai jarri dituen lan guztiak. Hori baitu bereizgarri Iglesiasen produkzioak: azkar egiten du lan. «Askotan konturatu gabe pasatzen zait denbora eta emaztea etorri behar izaten zait kargu hartzera. Erretiroa hartuta nago eta denbora pasa handia da niretzat». Gehienetan margo sintentikoak erabiltzen ditu pintura lanak egiteko eta hori abantaila handia dela gaineratu du.

Iglesias Caceresen sortua da baina Lasarten bizi eta lan egin izan du gaztetatik. Ezkondu zenetik Amasa-Villabonan bizi da eta koadroetan ageri diren baserrietako asko bertakoak dira. Herriko pertsonaien erretratuak ere jaso ditu erakusketan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!