Dantzariek apirilaren 29tik aurrera asteazkenetan izango dituzte entseguak 20:30etatik 21:30ara. Asteazkenetan ezin dutenentzat entseguak izango dira larunbatetan, maiatzaren 2an hasita 12:00etatik 13:00etara toki berean.
Danbor joleek maiatzaren 20an hasiko dituzte entseguak, eta Txermingo erretirodunen egoitza zaharrean bilduko dira 20:30etik aurrera.
Inude eta artzainen konpartsa herrikoian izen emateko bi bide daude whatsapez 660 139 380 telefonoan edo e-maila bidalita harremanak@oinkari.eus helbidera. Dantzari eta danbor joleak 1999an edo lehenago jaiotakoak izan beharko dute eta konpartsan maiatzaren 9a eta maiatzaren 27a baino lehen apuntatu beharko dira, hurrenez hurren.
Pertsonaiaren bat egiteko gogoa adierazten dutenek ekainaren 10a dute izen emateko azken eguna.