Santiotan arituko diren taldeak proposatzeko aukera

Ataria 2015eko apirilaren 20a

Santio jaien barruan, Gazte Egunean, uztailaren 28an izango den kontzertuan arituko diren taldeak aukeratu ahal izango dituzte herritarrek. 

Aurrerago internetez bozkatzeko aukera izango dute, baino lehenago taldeka proposatu ahal izango dituzte gaztekontzertua@gmail.com helbidean.

Jai Batzordeak aurreko astean egindako bileran talde izen batzuk proposatu ziren, eta orain Amasa-Villabonako herritar guztiek proposatu ditzakete taldeak.

Apirilaren 24an 14:00etan bukatuko da taldeak proposatzeko epea. Herritar bakoitzak behin bakarrik proposatu dezake talde bat, bere izen-abizenak emanda. Horixe da orain arte egin beharrekoa; proposatutako talde guztiak dauzkatenean, konprobatuko dute posible ote den talde horiek uztailaren 28an Villabonan izatea, eta orduan zabalduko dute Interneteko bozketako fasea. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!