Auzitegi Nazionalean deklaratu du Olarrak

Ataria 2015eko apirilaren 10a

Gaur 11:00etan Espainiako Auzitegi Nazionaleko 4. salan, Andreu epailearen aurrean deklaratu du Joxe Mari Olarra billabonatarrak. 18/98 auziko Xaki atalean epaitu eta zortzi urteko zigorra bete ondoren, aurreko azaroaren 7an aske utzi eta herrian egin zioten harreran egin zituen adierazpenengatik "terrorismoa goratzea" leporatu diote. Deklaratu ondoren, erabakiaren zain geratu da.

Joxe Mari Olarrari babesa ematera Madrilera gerturatu dira senide eta lagunak eta dagoeneko bueltan dira. Gaur, Villabonako Errebote plazan Olarrari elkartasuna adierazteko kontzentrazioa deitu du Sortuk, 20:00etan, Konponbideari erasorik ez, adierazpen askatasuna! lelopean.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!