Amasa-Villabonako udaletxeko balioaniztun gelan egin zuten agerraldia atzo Imanol Luceroren hautagaitza babesten duten eskualdeko herritarrek. Orain osatuta dauden zirkuluetan ekarpenak egiten ari dira hauteskunde programa osatzeko.
Imanol Lucero izango da Tolosaldetik batzarkide izateko Denok Bat korronteak aurkezten duen hautagaia. Hauteskunde primarioak martxoaren 27tik 31ra egingo dituzte eta www.podemos.info webgunean izena eman dutenek izango dute bozkatzeko aukera.
Amasa-Villabonako udaletxeko balioaniztun gelan egin zuten agerraldia atzo Imanol Luceroren hautagaitza babesten duten eskualdeko herritarrek. Orain osatuta dauden zirkuluetan ekarpenak egiten ari dira hauteskunde programa osatzeko.
Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!