Oihana Iguaran Osinalde sariketako finalean izango da

Ataria 2015eko martxoaren 25a

Argi Berri sarikearen une bat. Argazkia: Igor Eguren

Apirilaren 11n jokatuko da Gabiriako Osinalde sariketako finala. Aurretik jokatutako Osin Berde, Argi Berri eta Aztiri sarietatik bina bertsolari sailkatuko dira finalera. Aurreko larunbatean ospatu zen Ordizian Argi Berri saria eta Oihana Iguaran amasarrak lortu zuen txartela, Gemma Urteagarekin batera.

Ordiziako Argi Berri elkartean 70 lagun inguru bildu ziren afaritara eta Igor Eguren gai-jartzailearen esanetara aritu ziren Oihana Iguaran eta Gemma Urteagaz , Jokin Bergara, Maialen Akizu, Ortzi Murua eta Unai Mendizabal zizurkildarra.

Hirugarren eta azken kanporaketa Gabiriako Aztiri Elkartean jokatuko da datorren larunbatean. Jon Gurrutxaga, Aratz Igartzabal, Mikel Iturriotz, Eñaut Martikorena, Txaber Ormazabal eta Maddi Sarasua arituko dira. Aztiri saritik beste bi bertsolari sailkatuko dira apirilaren 11ko finalera eta dagoeneko txartela lortua duten Eneritz Artetxe, Xabi Igoa, Gemma Urteaga eta Oihana Iguaranek osatzen duten laukotera batuko dira.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!