Oporrak Bakean proiektua familia bila

Ataria 2015eko martxoaren 6a

Amasa-Villabonako bi familia behar dituzte haur sahararrak udan hartzeko.

Oporrak Bakean programa familia bila dabil. Urteroko moduan, Villabonako Udalak programa honekin bat egin du, haur sahararrek arazoetatik urrun bizi dezaten uda.

Bost haur ekartzeko diru-laguntzak prestatu ditu Udalak eta momentuz hiru familiak eman dute izena. Beste bi haur hartzeko aukera dago, beraz; izena emateko epea apirilaren 20ra bitarte da.

Argibide gehiago programaren webgunean aurki daiteke edo Gizarte Sailera deituta: 943693925.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!