‘Garai hura gara’ ikuskizuna, bihar, Villabonan

Ataria 2015eko otsailaren 26a

Bertso eta musika ikuskizuna Subijanan izango da, doan

Subijana etxeak emanaldi berezia hartuko du bihar, ‘Garai hura gara’ ikuskizuna. Emanaldi berezi honetan hiru dira protagonistak, Andoni Egaña bertsolaria, Xabier Lizaso pianista eta Fernando Amezketarra. Egañak Amezketako pertsonaia ezagunaren bertsoak eta garaikoak botako ditu; Txabalegi eta Zabala, Izuelako artzaia, Juan Inazio Iztueta... Musikari dagokionez, Xabier Muniberen, Peñafloridako kontearen, lana izango da nagusi, eta baita Larrañaga, Gamarra eta Osinaga sortzaileenak ere. Lizasok bere konposizioak ere eskainiko ditu. Garai hura garak, hortaz, XVIII. mendeko eta XIX.aren hasierako kultur joerak ditu ardatz. Gaurko emanaldiak musikaz eta bertsoez gozatzeko aukera emateaz gain, gure iraganean murgiltzeko aukera emango du, beraz.


Garai hura gara azken Donostiako Musika Hamabostaldirako sortu zuten. Izan ere, Fernando Amezketarraren jaiotzaren 250. urteurrenaren harira sortu zuten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!