Nora Urbizu da EH Bilduren Villabonako alkategaia

Ataria 2015eko otsailaren 19a

Amasa-Villabonako EH Bilduk atzo egin zuen hauteskunde prozesuaren bigarren batzarra eta bertan maiatzeko udal hauteskundeetarako alkategaia Nora Urbizu izatea adostu zuten.

Parte  hartzaile guztiek babestu zuten Urbizuren hautagaitza. Nora Urbizu Kultura eta Euskara zinegotzia da eta uneotan alkateorde zereginak betetzen ditu.

EH Bilduk esan duenez, eskarmentu handia du udal kudeaketan eta orain arte egin duen lana goraipatu du alderdiak; "kultur programazioa sendotzeari begira, herriko kultur adierazpideak sustatzeari begira edota memoria historikoaren alorrean. Euskararen inguruan ere bere konpromisoa oso aipatzekoa da eta berriki Udalak bere zerbitzuak euskaraz eskaintzeko garatu duen plana ere aipatu behar da".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!