EH Bilduren Euskal Bidea egitasmoaren aurkezpena egingo dute Villabonan

Ataria 2015eko otsailaren 18a

Villabonako Aljibean izango da ekitaldia martxoaren 3an, 19:30etik aurrera

Amasa-Villabonako EH Bilduk Euskal Bidea egitasmoa aurkeztuko du martxoaren 3an, Villabonako Aljibean. 19:30etik aurrera Marian Beitialarrangoitia EH Bilduko parlamentaria Gasteizko Legebiltzarrean eta Lohitzune Txarola Batzar Nagusietako lehendakaria izango dira egitasmoa aurkezten. Moderatzaile lanak eskualdeko bi kazetarik egingo dute, Eider Olazarrek eta Jon Mirandak.

EH Bilduk Irungo Ficoba aurkeztu zuen hain justu, Euskal Bidea egitasmoa. Erabakitzeko eskubidea ardatz duen prozesu eratzailea dela dio koalizioak, «Euskal Estatua eratze bidean abiarazteko proposamena, hain zuzen ere».
Amasa-Villabonan «herri borondatea oinarri duen» egitasmoa jendartean aurkezteko hainbat ekimen egingo dituztela esan du EH Bilduk martxoan hasi eta maiatza bitartean. Martxoaren 3ko aurkezpena da, hain justu, lehen hitzordua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!