2015/02/19 19:30
Amasa-Villabonako Gure Esku Dagok antolatutako saioa atzeratu behar izan zuten elurra zela eta. Gure Esku Dagok antolatutako Herri borondateak gauzatzen hitzaldia otsailaren 19an egingo dute, 19:30etik aurrera, Villabonako Subijana etxean. Otsailaren 4rako zuten antolatuta, baina elurra zela eta atzeratu egin behar izan zuten. Datorren astean, hortaz, Arrankudiaga-Zalloko eta Etxarri-Aranazko herri kontsultak antolatzen ibilitako hainbat kide eta Gure Esku Dago ekimeneko Karmele Olabarrieta izango dira hitzaldia eskaintzen. Zizurkilgo Igotz Alkorta Euskadi Irratiko kazetaria izango da moderatzailea.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?