'Herri borondateak gauzatzen' hitzaldia, otsailaren 19an

Ataria 2015eko otsailaren 10a

Etxarri-Aranazeko kontsultan ateratako irudia. Iturria: Eitb

Amasa-Villabonako Gure Esku Dagok antolatutako saioa atzeratu behar izan zuten elurra zela eta

Gure Esku Dagok antolatutako Herri borondateak gauzatzen hitzaldia otsailaren 19an egingo dute, 19:30etik aurrera, Villabonako Subijana etxean. Otsailaren 4rako zuten antolatuta, baina elurra zela eta atzeratu egin behar izan zuten. Datorren astean, hortaz, Arrankudiaga-Zalloko eta Etxarri-Aranazko herri kontsultak antolatzen ibilitako hainbat kide eta Gure Esku Dago ekimeneko Karmele Olabarrieta izango dira hitzaldia eskaintzen. Zizurkilgo Igotz Alkorta Euskadi Irratiko kazetaria izango da moderatzailea.

Amasa-Villabonako Gure Esku Dagok antolatutako zikloaren azken ekitaldia otsailaren 20an izango da, ostirala. Jostunak dokumentala eskainiko dute 19:30ean, Gurea zineman.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!