Tolosaldeko 11 dantzari ariko dira Soinu Zahar Txapelketan

Ataria 2015eko otsailaren 6a

Iaz Maddi Otegi billabonatarrak irabazi zuen Villabonako kanporaketa.

Villabonako Gurea antzokiak Soinu Zahar Txapelketa hartuko du igandean, 11:00etatik aurrera.

Bi taldetan ariko dira: 2.004-2.008 urte bitartean jaiotakoak (biak barne), eta 2.000-2.003 urte bitartean jaiotakoak (biak barne). Lehen taldean 18 dantzari ariko dira, eta ez dago eskualdeko ordezkaririk. Bigarren taldean aldiz, 23 dantzari ariko dira, eta 11 eskualdekoak dira.

Hauek dira Soinu Zahar Txapelketan parte hartuko duten Tolosaldeko dantzariak:

Ibarrako Ane ZubiriaVillabonako Irene Izagirre
Asteasuko Mireia Segurola
Villabonako Aicha Olaiz
Gazteluko Arantzazu Muxika
Villabonako Iraia Irazusta
Zizurkilgo Nahikari Etxabe
Villabonako Nagore Muriel
Villabonako Enara Lertxundi
Adunako Emeren Irurzun
Villabonako Enara Maiz

Dantzak hauek izango dira; lehen taldekoek Puntamotz eta Zortzikoa dantzatu beharko dituzte, eta bigarren taldekoek, Erribera eta Upelategi.

Epaimahaia Jesus Mari Garate, Maitane Alonso eta Nahikari Vizuetek osatuko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!