Fleming Bizirik astea, aurrera

Ataria 2015eko urtarrilaren 29a

Fleming ikastetxeko Fleming Bizirik astea larunbatean bukatuko da. Atzo bertan Gurean jaialdia egin zuten. Batetik eskolako ikasleek funky emanaldia eskaini zuten, eta bestetik, Amona Joxeparen istorioak antzezlana ikusi ahal izan zen. Era berean, ikasleekin egindako lip-dubaren aurkezpena egin zuten.

Bihar ostirala haur danborrada egingo dute Loatzo musika eskolako txarangarekin, Arroako eskolatik aterata, 17:00etan. 18:30ean plazan eta Remi pasealekuan erraldoiak eta buruhandiak egongo dira, eta 19:00etan Zentro tabernan bokata jatea egingo dute.

Larunbatean eskola kiroleko ikasleek esku pilota eta errebote partidak egongo dira Beharzanan frontoian 10:00etan. Eta 16:00etan patin festa egongo da haur zein helduentzat. Astea txokolate jate batekin amaituko dute, 17:30ean, Beharzanan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!