Kultur egitarau zabala antolatu dute otsailean Amasa-Villabonan

Rebeka Calvo Gonzalez 2015ko urt. 29a, 15:42

30 euroko bonoaren bidez, 10 film ikusi ahal izango dira. Horrez gain, erakusketak, bertso emanaldiak eta antzerkiak izango dira hilabete osoan zehar.

Amasa-Villabonan kultur programazio oparoa antolatu dute datorren hilabeterako. Urteroko Soinu Zahar Txapelketaren eta Ostegun Gizeneko eskoletako ikasleen emanaldiez gain, Sólo Fabiolo antzezlana ikusi ahal izango da, Txipli Txapla Tomaxen abenturak haurrentzako antzezlana, eta baita hainbat filma ere.

Izan ere, 30 euroren truke erosi ahal den bonoarekin 10 filma ikusi ahal izango dira eta otsailean Dios mío, pero que te hemos hecho (otsailak 7, 8 eta 9), Paddington (otsailak 21), The Imitation Game (otsailak 21, 22 eta 23), Bob Esponja (otsailak 28 eta martxoak 1) eta Birdman (otsailak 28, martxoak 1 eta 2) eskainiko dituzte.

Otsailaren 27an Garai Hura Gara ikuskizuna ikusi ahal izango da doan. Batetik, Xabier Lizaso pianista ariko da, eta bestetik, Andoni Egaña bertsolaria Fernando Amezketarraren lana ardatz hartuta.

Egutegia

Otsailak 19-Martxoak 6
Juan Ramon Balerdiren Cruces y corazones erakusketa Gurea antzokiko erakusketa gelan.

Otsailak 6
Glam Slam taldearen Solo Fabiolo antzezlana, 20:30ean Gurea antzokian. Rafael de la maza izango da antzezlea. Sarrera: 6 euro

Otsailak 8
11:00etan, Soinu Zahar Txapelketa Oinkari dantza taldearen eskutik, Gurean. Sarrera doan. 17:30etan, Txipli Txapla Tomaxen Abendurak haur antzerkia, Gurean. Sarrera: 6 euro.

Otsailak 11
Zinezaleen asteazkenak zikloaren barruan, Fabian Bielinsky zuzendariaren Nueve reinas filma, 21:00etan Gurean. Sarrera: 2 euro.

Otsailak 12
15:00etan, Fleming eta Zubimusu ikastetxeen Ostegun Gizeneko jaialdia, Gurean.
17:30ean, Brodatzaileak filma. Sarrera doan.

Otsailak 24
Santtio Zine Klubean 1958. urteko Las Chicas de la Cruz Roja filma, Gurean. Sarrera doan.

Otsailak 27
Garai Hura Gara ikuskizuna Andoni Egaña bertsolariarekin eta Xabier Lizaso pianistarekin. 20:30ean Gurean. Sarrera doan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!