2015/02/02 20:00
Eresargi abesbatzak Santa Ageda bezpera,otsailak, 4, kantatzen ateratzeko konbitea luzatu du. Doinuak errazak eta herrikoak direnez astelehenean, hilak 2, iluntzeko 20:00etan entsaioa egingo dute abestiak entsaiatzeko. Aurten Unai Mendizabal bertsolariaren laguntzaz ariko dira. Behar bezalako bukaera emateko animatzen direnekin sagardotegira joango dira.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?