2015/02/27 20:30

Bertso eta musika ikuskizuna

Bertso eta musika ikuskizuna
Subijana Etxea, Amasa-Villabona

Garai Hura Gara.

Andoni Egaña bertsolaria eta Xabier Lizaso pianojotzailea.

"Garai hura gara" ikuskizunean XVIII. mendeko eta XIX.aren hasierako kultur-joeren berri emango da. Musikan, Xabier Lizaso pianojotzaileak Larrañaga, Gamarra eta Osinaga konpositoreen musika ekarriko du. Baita Peñafloridako Kondearen hainbat obra jo ere. Andoni Egaña bertsolariak Fernando Amezketarraren lana ekarriko du gogora. Garai baten ulermen eta gozamenerako bide-argi izango zaizkigu. 

Sarrera doan. 

Hizkuntza: Euskara

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!