Kultur ekitaldien egunak

Ataria 2015ko urt. 23a, 10:00

Astelehenean hasiko da Fleming Bizirik astea

Fleming ikastetxean eta Zubimusu ikastolan egitarau oparoak prestatu dituzte

Urteko sasoi honetan ohikoa den bezala ikastetxeetan ekitaldi ugari antolatu dituzte. Villabonako Fleming ikastetxean eta Zubimusu ikastolan ere ez dute huts egin.

Flemingen astelehenean hasi eta hilaren 31 arte luzatuko da Fleming Bizirik astea, eta herritar guztiak gonbidatu dituzte. Zubimusu ikastolan ere astelehenean hasiko dituzte ekitaldiak, eta otsailaren 6a arte luzatuko dira. Seigarren aldiz argazki lehiaketa ere egingo dute. Adin guztietako pertsonek hartu dezakete parte eta gaia mugikortasuna da. Parte hartzaile bakoitzak 2 eta 4 argazki bitarte bidali ditzake, formatu digitalean, eta asteartea, hilak 27, da lanak bidaltzeko azken eguna. Horretarako Zubimusuko eraikineko idazkaritzara joan behar da eta pen-drive edo CD batean

aurkeztu edota zubimusu@ikastola.net helbidera bidali. Argazki guztiak www.zubimusuikastola.eus webgunean jarriko dituzte eta bozkatzeko epea hilaren 28tik 30era egongo da zabalik. Bi argazki onenak Zubimusu aldizkarian argitaratuko dituzte, egileen elkarrizketa batekin batera.

 

Egitarauak

Fleming ikastetxea

  • Urtarrilak 26. Zahar egoitzako aiton-amonen bisita, baita Margari Ezkurdia eta Maribi Zubelzu irakasle ohiena ere, 11:00etan.
  • Urtarrilak 27. Nerea Mendizabalen Ez dut zigortu nahi hitzaldia, zineko erakusketa gelan, 17:30ean.
  • Urtarrilak 28. Mugikortasun jasangarriaren tailer dinamikoa, Arroako eskolan, 14:30-16:15. 17:30ean, zinean, funky emanaldia, Amona Joxeparen istorioak antzezlana, eta Lip-Dub bideoaren aurkezpena.
  • Urtarrilak 29. Kolore guztiak festa, frontoi berrian, 17:00-19:00.
  • Urtarrilak 30. Haur Danborrada Loatzorekin, Arroako eskolatik, 17:00etan. Erraldoiak eta buruhandiak 18:30ean, plazan eta Remi pasealekuan, eta bokata jatea zentro tabernan, 19:00etan.
  • Urtarrilak 31. Eskola kiroleko ikasleen esku pilota eta errebote partidak, Beharzana frontoian, 10:00etan. 16:00etan patin festa haur eta helduentzat, eta txokolate jatea 17:30ean, Beharzana frontoian.

Zubimusu ikastola

  • Urtarrilak 26. 09:00-11:00 sexu heziketa, DBH 3. 10:00etan filma Gurean, LH 3 eta 4. 11:30-13:30 sexu heziketa, DBH 3. 12:30ean Jokin de Pedroren Etsai gordea liburuaren solasaldia, DBH 1. Filma Gurean, 15:00etan, LH 1 eta 2.
  • Urtarrilak 27. 09:00-15:00 Sukdaldatu programa Basque Culinary Centerren eskutik, DBH. 10:00etan jolasak, Haur Hezkuntza. 09:30-11:30 Ni zu bezala proiektuaren aurkezpena, DBH 1. 17:15ean ikasleen emanaldia Gurean.
  • Urtarrilak 28. 08:55-10:45 sexu heziketa, DBH3. 09:00-15:00 Sukaldatu proiektua, DBH 2. 11:15-12:15 Ikas2deak, DBH 4. 11:15-13:05 sexu hezkiketa, DBH 3. 17:00-19:00, Sukaldatu guraso eta irakasleentzat. 19:00etan Etxeko lanekin nola lagundu seme-alabak euskara jakin gabe hitzaldia gurasoentzat, Txermingo liburutegian.
  • Urtarrilak 29. 09:00-15:00 Sukaldtu proiektua, DBH 4. 09:00-10:00 adimen urritasuna landuko dute, LH 6. 09:15-12:15 herri kirolen saioa, LH 3, 4 eta 5. 10:00-11:00 adimen urritasuna lantzen, LH 6. 15:15-17:15 mugikortasun segururako hezkuntza tailerra, gurasoentzat, Txermingo liburutegian. 17:30-19:30 sexu heziketa gurasoentzat, Txermingo liburutegian.
  • Urtarrilak 30. 08:55-10:45 sexu hezkiketa, DBH 3. 09:00-15:00 Sukaldatu proiektua, DBH 2. 11:15-13:05 sexu heziketa, DBH 3. 11:30 lehen hezkuntzako ikasleen kantujira, Malkar plazan.
  • Urtarrilak 31. 10:00-13.00 eskalatze saioa Tolosako Usabalen, LH 3 eta DBH 4 bitarte.
  • Otsailak 1. Ibilaldi neurtua: 09:00etan ibilbide luzearen irteera, eta 10:30ean motzarena. 13:00etan argazki lehiaketako irabazleen berri emango dute.
  • Otsailak 6. 17:30ean Potxin eta Patxin pailazoak, Beharzana frontoian.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!