Erabakitzeko eskubidearen inguruko hitzaldi sorta Amasa-Villabonan

Mikel Iraola 2015eko urtarrilaren 21a

Aiztondoko Gure Esku Dago-k antolatuta, hiru hitzaldi izango dira asteartetik aurrera. 'Jostunak' dokumentala ere eskainiko dute Gurea Aretoan.

2015erako antolatu den Erabakia #ehuntzen egitasmoaren barruan Erabakitzeko Eskubideari bidea zabaltzen izeneko hitzaldi ziklo bat antolatu du Aiztondo bailarako Gure Esku Dagok. Guztira hiru hitzaldi izango dira, lehena datorren asteartean izango da, eta astero bana egingo dute. Horrez gain, "Jostunak" dokumentala ere proiektatuko da Gurea Antzokian otsailaren 20an. Hauxe da programa:

Zer gertatzen ari da Katalunian? Eta Euskal Herrian?

Urtarrilak 27, asteartea. Subijana etxean, 19:30ean.

Jaume Marfany (Asamblea Nacional Catalaneko kidea), Angel Oiarbide (Gure Esku Dago dinamikako kidea), eta Martxelo Otamendi moderatzaile (Kazetaria eta Berriako zuzendaria).

Herri borondateak gauzatzen.

Otsailak 4, asteazkena. Subijana etxean, 19:30ean.

ADOS plataforma (Arrankudiaga-Zallako Herri kontsultako kideak), A13 Herri galdeketa (Etxarri Aranatzeko Herri kontsultako kideak), eta Karmele Olabarrieta (Gure Esku Dago dinamikako kidea); Igotz Alkorta moderatzaile (Euskadi Irratiko kazetaria).

Kirolean ere, Gure Esku Dago.

Otsailak 10, astelehena. Gurea zineman, 19:30ean.

Gaizka Garitano (Eibarreko entrenatzailea), Mikel Labaka (Futbolari ohia), Xabier Usabiaga (Txirrindulari ohia eta EITBko kazetaria), Iñaki Artola (pilotaria), Aitziber Ibarbia (Mendi lasterketa) eta Mikel Astarloza (Txirrindulari ohia); Arritxu Iribar moderatzaile (Kirol kazetaria).

Jostunak dokumentalaren estreinaldia

Otsailak 20, osteguna. Gurea zineman, 19:30ean.

Gure Esku Dago dinamikan parte hartu duten herritar anonimoei ematen die protagonismoa, eta era berean, erabakitzeko eskubidearen inguruko hari korapilatsu nagusiak azaltzen ditu.

#Ehuntzen

Bestalde, Erabakia #ehuntzen egitasmoaren barruan ahalik eta herritarrek gehien eta anitzen elkartzea nahi du Aiztondoko Gure Esku Dagok. Herritarrei aurrerago azalduko dieten arren, aurreratu dute ekitaldi nagusia ekainaren 20an egingo dela, eta herriz herri hautestontzi erraldoiak eraikiko direla, aurrez Amasa-Villabonan apirilaren 25ean elkar jositako oihal-zerrendak ehunduz. Hori izango da EHUNDU (hautetsontzia), ADOSTU (edukia) eta GAUZATU (erabakitzeko eskubidea) hirukoaren lehen atala.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!