Amasa-Villabonako sarreretan kartel berriak jarri dituzte

Ataria 2015eko urtarrilaren 16a

Gaur jarri dituzte Amasa-Villabonako sarreretan izango diren kartel berriak: 'Amasa-Villabona, Euskal Herria' irakur daiteke bertan.

Asteazkeneko osoko bilkuran onartu zen adierazpenaren harira, "nazio eraikuntza bultzatu eta Euskal Herria nazio moduan aldarrikatzeko" ezarri dira kartel berriak. Gainera, orain arte herri sarrerako kartelek Villabona agertzen zuten, Amasa-Villabona ordez.

"Herriko historiari lehialtasunez aldatu ditugu" adierazi dute. Izan ere, Udal Gobernuak kontuan hartu nahi izan du 1619. urtean, bi herriek bat egitea erabaki zutela, udalerriari gaur egun erabiltzen den armarria bi herrien artean emanaz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!