Oria elkarteak egin du Eguberrietako zozketa

Ataria 2015eko urtarrilaren 8a

Villabonako Oria merkatarien elkarteak gaur eguerdian egin du Eguberrietako zozketa Berdura plazan. Lau izan dira saridunak: Ignazio Alkorta, Manuel Bejon, Ane Urroz eta Gloria Zalbide. Bakoitzak 300 euroko opari txeke bat jaso du. Ibarrako merkatariek bihar egingo dute zozketa plazan, 13:15ean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!