Haurrentzako gabon parkea, Villabonan

Asier Imaz 2014ko abenduaren 20a

Laugarren urtez jarraian antolatu dute parkea Behar Zana pilotalekuan. Oria Merkatari elkarteak, udalaren laguntzarekin hasitako ekimena aurrera doa. Gaurkoan, talo postua ere jarri dute.

Oria merkatarien elkarteko kideez gain, Zubimusu ikastolako eta Erniobea institutuko ikasleek hartuko dute parte, eta baita Katea Etxea gaztelekuak eta Malkar astialdi taldeak ere parte hartu dute parkearen antolaketa lanetan.

Datuak

  • Noiz. Abenduaren 20, 23, 26, eta urtarrilaren 2 eta 5. Abenduaren 23  eta 26an zein urtarrilaren 2an bi txanda: 16:30- 18:00 eta 18:00-19:30. Eta abenduaren 20an eta urtarrilaren 5an beste bi txanda: 11:00- 12:30 eta 12:30-14:00.
  • Non. Behar Zana frontoia.
  • Guneak. Lau txoko: jolaserako, eskulanetakoa, meriendakoa eta puzgarriena. Haurrak taldeka banatu eta gunez gune pasako dira.
  • Berrikuntza. Hilaren 20ko talo tailerra.
  • Tiketak. Katea Etxean hilaren 17 eta 18an 08:30etik 09:30era, eta hilaren 19an 15:00etatik 16:30era. Ume bakoitzak 3 txandetan eman dezake izena, eta txanda bakoitzeko 2 euro ordaindu behar dira, 1,40 euro familia ugarien txartelarekin.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!