Billabonatar bat ospitalera eraman dute, autobusak harrapatu ondoren

Asier Imaz 2014ko abenduaren 14a

Goizaldeko 1:10ean gertatu da istripua, Villabonako Kale Berrian, SOS Deiaketik jakitera eman dutenez. Lekukoek eta Ertzaintzaren esanetan, A.G.I., 27  urte inguruko herritarra, bidea zeharkatzen hasi zen, "gorrian zegoela", eta "Lurraldebus-eko autobusak ezin izan zuen gelditzerik izan".

Inguruan ziren herritarrek artatu zuten segidan, eta ondoren, anbulantziak Donostia Ospitalera eraman zuen. "Buru hezur haustura du, baina egonkor dago" esan dute atzo artatu zuten billabonatarrek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!