Harituz Bertsozale Elkarteak bertso jarrien afaria antolatu du ostiralerako, hilak 5, Amasako Iturri-Goxo jatetxean izango da. Eskualdeko bertsozale eta bertsolari guztiei irekitako ekimena dela esan dute, «nahi duenak bertso sorta bat abestu dezake bertan, eta abestu nahi ez duenak entzutera etor daiteke», esan dute. Afal ostean egingo dute saioa eta txartelak salgai daude jada Iturri-Goxon bertan edo harituz.bzt@gmail.com helbidean eskatuta. Txartelak 20 euro balio du.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?