Zubimusu ikastolak irudi berria aurkeztu die herritarrei

Maier Ugartemendia 2014ko azaroaren 29a

Ikasle, irakasle eta gurasoak goiza festa giroan igaro dute, eta bide batez herritarrei euren irudi eta izen berria aurkeztu diete

Eguraldia lagun izan ez badute ere, Zubimusuko ikasle, irakasle, guraso eta ikasle ohiak goiz guztian zehar kalejiran ibili dira Zizurkil eta Villabonako kaleetan zehar. Txaranga, ikastolako maskota eta Argitxo izango dituzte lagun, eta aipatu behar da haur nahiz helduetan Argitxok piztu duela ikusmin gehien. Guztiek nahi zuten berarekin argazki bat lortu. Malkar plazan egin dute ekimen nagusia. Bertan kartoizko kaxekin ikastolaren logotipo berria eraiki dute, eta gainera, helduei pintxoak eta haur eta gaztetxoei palomitak ere banatu dizkiete.

Zubimusu ikastola Jesusen Bihotza ikastola zena da, baina zentroaren izaera juridikoa aldatu berri dute eta horregatik logotipo eta izen berria ere sortu dituzte. Orain, Ikastolen Elkarteko kooperatiba barruan dago Zubimusu ikastola ere.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!