Espainiako txapelketan, 12 domina

Asier Imaz 2014ko azaroaren 29a

15 eta 17 urte azpiko Espainiako txapelketetan Danok Danenako pultsulariek emaitza bikainak lortu dituzte: 9 urrezko domina, eta 3 zilarrezko.

Hilaren hasieran jokatu zen txapelketa, eta billabonatarrek maila bikaina erakutsi zuten. Danok Danenatik zoriondu egin dituzte pultsulariak: "Zorionak denoi, eta ea Eguberrietako Torneoan ere emaitza onak lortzen ditugun". Horrez gain, babesle berriari ere eskerrak eman nahi izan dizkie Danok Danenatik, hain zuzen ere,  Getariko Mariscos Gourmet enpresari.

EMAITZAK

15 urte azpikoak
* 44 kilo kategoria. Aynabel Davila (1.) Gipuzkoako bi errekor eta Euskadiko beste bi lortu zituen.
* 55 kilo kategoria. Xabier Amonarriz (4.)

17 urte azpikoak
* 44 kilo kategoria. Aynabel Davila (2.)
* 50 kilo kategoria. Lyam E. Rodriguez (1.) Gipuzkoako bi errekor lortu zituen.
* 63 kilo kategoria. Susana Davila (1.)


ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!