Amasako sanmartinekin "gustura" daude antolatzaileak

Imanol Garcia Landa 2014ko azaroaren 17a

Balantze "oso ona" egin dute Amasako gazteek festen inguruan; larunbatean 330 pertsona izan ziren bazkaltzen frontoian

Atzo igandean egindako herri kirolen lehiak jende ugari erakarri zuen. Amasako eta Bedaioko gazteak nor baino nor aritu ziren, eta etxekoek irabazi zuten. Zirkuitu bat egin zuten, hainbat herri kirolekin eta amasarrak izan ziren azkarragoak. Ondoren, sokatira proba izan zen eta hori ere amasarrrek irabazi zuten. Giroa primerakoa izan zen, Bedaio bertatik ere jende asko joan zelako sanmartinetara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!