Haurrentzat zirko tailerra igandean

Ataria 2014ko azaroaren 5a

Gureako erakusketa gelan izango da 17:00etan eta sarrera dohainik izango da.

Igande honetan zirkoaren munduan barneratzeko aukera izango dute etxeko txikienek eta bide batez arratsaldea pasatzeko modu desberdin bat izango dute udalaren kultur programazioaren barruan.

Tiritantes konpainiak eskainiko du Cirqueamos izeneko ikuskizuna. Adin guztietako haurrei zuzendutako ikuskizuna da hau eta Gurea antzokiaren eraikineko erakusketa gelan izango da 17:00etatik aurrera, doan.

Zirko bat aurkituko dute bertaratzen direnek baina formatu txiki batean. Hala ere, ez dira faltako ohiko zirkoetan ezinbestekoak diren trapezioak, zankoak, aireko tresnak... Denetariko tresnak izango dira igandeko arratsaldeko ikuskizunean eta ikuskizunak bi ordu pasatxo iraungo du.

Ikastaro labur honi esker, etxeko txiki eta ez hain txikienei zirkoaren barruko ateak irekiko zaizkie eta bertako ekintzen bitartez jendearen abilezia proban jarriko dute. Honetaz gain, psikomotrizitatea garatzeko, oreka lantzeko eta egoera fisikoa frogatzeko plaza egokia izango da Cirqueamos ikuskizuna bertan erabiliko diren zirkoko teknika ikusgarriei esker.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!