Milaka pegatinekin jolasean

Ataria 2014ko urriaren 11

Villabonako gaztetxean ez da kontzerturik izan. Gaur, milaka eta milaka pegatina elkartu dira, pegatina zaleen eskutik. Batzuk erakukesta moduan, eta beste asko mahai gainetan banatuta izan dira, nork hartuko zain.

Zigor Leunda billabonatarrak, eta Euskal Herriko txoko desberdinetako hainbat bildumazalek antolatu dute pegatinen erakusketa eta trukaketa. Villabonako gaztetxean,  pegatina zaleak eta herritarrek egin dute topo.  Batzuk pegatinen artean falta dituztenak hartzen aritu dira, eta beste hainbat ikusmiran. 

Lagun artean, milaka pegatina jarri dituzte ikusgai. Estilo, garai eta kolore desberdinetakoak.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!