Ikastetxeen festa Villabonan

Ataria 2014ko urriaren 3a

Villabonako Udalak antolatuta herriko ikastetxeen festa egiten ari dira gaur. Herriko gaztetxoenak Beharzana pilotalekuan, eta helduagoak Errebote plazan ari dira jolasean, puzgarrietan, eta antolatu dituzten hamaika jolasetan.

Azken bi urteetan ari dira festa egiten, eta Hezkuntza eta Kultura sailetik azaldu dutenez, herriko bi ikastetxeetako ikasleak elkarrekin jolastea eta ondo pasatzea da helburua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!