Amasako pilotalekuan elkartu zirenek eta antolatzaileek umoretik heldu zioten gertaerari, eta aulki hautsiarekin argazkia atera zuenik izan zen, hori bai, "serio itsura" egiten. Are urrunago joan zenik ere izan zen, aulkiaren puxka bat etxera eramanaz. Mikel Goñik artista dela erakutsi zuen beste behin ere.