Mugikortasun jasangarriaren plana aurkeztu dute

Erabiltzailearen aurpegia Igor Agirre 2014ko ira. 25a, 11:20

Zirkualzioa eskema desberdinak erakutsi ziren trafikoa erdialdean jaisteko.

Mugikortasun astearen egitarauaren baitan mugikortasun jasangarriaren planaren aurkeztu zen Subijana Etxeko aretoan. Egindako analisia osatzea Gea21 enpresa arduratu da eta bertako arduraduna izan zen lehen analisi eta proposamenak azaldu zituena.

Mugikortasuna hobetzeko lehen plana aurkeztearekin batera, herritarren kezkak eta iradokizunak jasotzeko asmoarekin azaldu ziren plana egiteaz arduratu diren enpresakoak eta lan ildoa markatu dezaketen proposamenen inguruko analisia eta eztabaida herritarrekin elkarbanatzea dela beraien helburua adierazi zuten.

Arazo nagusi asko identifikatu dituzte egindako estudioan. Horietako batzuk hirigunetik igarotzen den trafiko astuna eta hirigunea zeharkatzen duen trafikoa eta ikasketa zentro eta ekonomia jardueren guneetako sarreren dagoen gehiegizko motorizazioa ziren.

Plan honen garapenaren bidez, Amasa-Villabona 30 herria bihurtu nahi da, espazio publikoetan ibilgailu motorizatuen presentzia gutxitu eta haurren autonomia handitzea besteak beste.

Zirkulazioa eskema desberdinak, trafikoa lasaitzea eta oinezkoen mugikortasuna hobetzeko proposamenak erakutsi zituzten Gea21ekoek aurkezpenean. Epe motzerako, epe ertainerako eta epe luzerako neurri posibleak azaleratu ziren aurkezpenean eta Kale Berrian dagoen trafikoa gutxitu eta oinezkoentzat toki eroso eta egokiago bat bilakatzea izan zen azaldu zen helburu nagusietako bat. Honek, trafiko eskeman, landutako aldaketa proposamenen beharra erakutsi zuen eta bizpahiru ideia azaldu ziren.

Aldaketa posible hauek herritarrekin eta udal ordezkariekin eztabaidatzeko aukera egon zen aurkezpenean bertan eta azpiegitura berrien proposamenak ere jaso ziren herriaren mugikortasuna hobetze aldera.

Biribilguneak, zubi berri bat eta norabide aldaketa posibleak aztertu ziren Villabonako mugikortasuna eta oinezkoen irisgarritasuna hobetzeko eta udalaren ekonomia aintzat hartuz egin litezkeen obrak zein izan zitezkeen hausnartu zen bertan. Trafiko astuna Kale Berritik eta Villabonako erdigunetik gutxitzeko asmoa ere azaldu zen Subijana etxeko aurkezpenean. Ibaia gurutzatzen duten zubietan ekintzak eta egokitzapenak egitea ere aukeretako posible bezala erakutsi zen trafiko astuna kale nagusienetatik ateratzeko.

Kale Berrian gaur egun dauden bidegurutzeetan hobekuntzak egitea ere proposatu zuten Gea21 enpresakoek landutako proposamenean. Bidegurutze hauetako arazo nagusiak bertako arintasun eza, itxarote-denbora handiak eta bertatik igarotzen diren ibilgailuen abiadura handian dira batez ere.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!