Pilar Garaiburuk 100 urte bete ditu

M. Iraola 2014ko irailaren 24a

Billabonatarraren mendeurrena ospatu dute Santio Egoitzan, lagun eta senitartekoekin batera. Festari amaiera emateko 100 globo askatu dituzte zerura.

1914. urteko irailaren 24an jaio zen Pilar Garaiburu, Amasa-Villabonako Kale Nagusian. Aita billabonatarra zen, eta ama, berriz, Larraulekoa. Bost-anai arreba zituen, eta bera zen etxeko txikiena. Euskaraz hitz egiten zuten etxean, eta ahizpen artean euskaraz entzutean, errieta egiten zien aitak. 

Garai bateko Behar Zana elkartearen pareko sastrerian jardun zuen urte luzez jostun moduan, bere ahizpa eta koinatarekin batera.

Duela 35tik bizi da Santio Egoitzan. Bakarrik eta berogailurik gabe bizi zen, eta hotzagatik joan zen hara. Osasun bikaina du Garaiburuk. Ohetik jaikitzeko eta janzteko bakarrik moldatzen da. Ez du botikarik hartzen, eta horren ordez, egoitzaren kanpoaldean pasiatzen ibiltzen da.

Santio Egoitzan 100 urte betetzen dituen hirugarren emakumea da Pilar, eta bere urtebetetzea ospatzeko festa handi bat egin dute. Goizean, mezaren ondoren, ekitaldi instituzionala egin dute. Bazkalostean, kontzertua izan dute, eta amaitzeko 100 globo jaurti dituzte zerura. Zorionak, Pilar!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!