Eskaintza ugari ikasturte berriko kultur ikastaroetan

Erabiltzailearen aurpegia Igor Agirre 2014ko ira. 19a, 11:41

Pasa den ikasturteko harrera ona ikusi eta gero Ikastaro motzak indartu dira Kultura sailetik.

Amasa-Villabonako Kultura sailak udazkenera begirako ikastaroak antolatu ditu 2014-2015 ikasturteari begira. Izena emateko epea irekita dago dagoeneko ez bakarrik udazkenean zehar emango diren ikastaroetan, baita urte guztiko ikastaroetarako ere.

Ohikoak bihurtu diren pintura, egur lanketa eta zahar berritze ikastaroez gain, aurtengo ikasturteari begira ehungintza eta ilustrazio tailerrak emango dira. Kurtso honetan berriro ere errepikatuko den beste ikastaroetako bat sukaldaritza ikastaroa izango da. Pasa den kurtsoko arrakasta ikusirik eta herritarrek eskatu ondoren, Eguberrietarako menua prestatzera bideratutako saioak izango dituzte sukaldaritza zaleek.

Ikastaro motzak indartzeko erabakia hartu du Kultura sailak pasa den ikasturtean hauek eduki zuten harrera ona ikusita. Berrikuntzak egiteko ahalegina egin dute udaletik eta proposamen berrietara irekita daude.

Ikastaroetarako izena kultura saileko bulegoan eman daiteke 09:00etatik 12:00etara, bulegoko telefonora deituz 943691655 zenbakira edo kultura@villabona.net posta elektroniko helbidera mezua bidaliz.

Ikasturte osorako eta udazkenerako Ikastaroak

EGUR LANKETA
Iraupena. 90 ordu.
Lekua. Sacemeko tailerrean.
Hasiera. Urriaren 6an.
Taldeak. Astelehenetan (14:30-17:30 eta 17:30-20:30).
Prezioa. 232 euro erroldatuentzat eta 327 euro kanpokoentzat.

PINTURA
Iraupena. 60 ordu.
Lekua. Larrea 20.
Hasiera. Urriaren 7an.
Taldeak. Astearteetan 17:30-19:30 (12-16 urtekoak)eta astezkenetan 16:00-18:00 edo 18:00-20:00 (helduak).
Prezioa. 131 euro erroldatuentzat eta 243 euro kanpokoentzat.

ARTE APLIKATUAK
Iraupena. 90 ordu.
Lekua. Sacemeko tailerrean.
Hasiera. Urriaren 6an.
Taldeak. Astelehenetan 17:00-20:00.
Prezioa. 196 euro erroldatuentzat eta 307 euro kanpokoentzat.

PINTURA HAURRENTZAT
Iraupena. 30 ordu.
Lekua. Larrea 20.
Hasiera. Urriaren 6an.
Taldeak. Astelehenetan 17:15-18:15 (4-7 urte) eta ostegunetan 17:45-18:45 (4-7 urte) edo 18:45-19:45 (8-11 urte).
Prezioa. 91 euro erroldatuentzat eta 120 euro kanpokoentzat.

SERIGRAFIA. DISEINUA
Iraupena. Hiru ordu.
Irakaslea. Virginia Ameztoy.
Noiz. Urriaren 25an.
Ordutegia. 10:00-13:00.
Prezioa. 22 euro.

NUNO FELT
Iraupena. Hiru ordu.
Irakaslea. Virginia Ameztoy.
Noiz. Azaroaren 22an.
Ordutegia. 10:00-13:00.
Prezioa. 22 euro.

FIELTROZKO TXAPELAK
Iraupena. Hiru ordu.
Irakaslea. Virginia Ameztoy.
Noiz. Abenduaren 13an.
Ordutegia. 10:00-13:00.
Prezioa. 22 euro.
Izen-ematea. Urriaren 7tik 22ra.
Ehungintzako hiru tailerren prezioa 60 eurokoa da.

ILUSTRAZIO TAILERRA
Iraupena. 30 ordu.
Irakaslea. Aitziber Alonso.
Iraupena. Azaroaren 5etik otsailaren 25era arte.
Noiz. Asteazkenetan.
Ordutegia. 19:00-21:00.
Prezioa. 110 euro.
Izen-ematea. Urriaren 7tik 22ra.

ONDO JAN EGUBERRIETAN
Iraupena. 12 ordu.
Irakasleak. Javi Rivero eta Eneko Amondarain.
Iraupena. Azaroaren 3tik 14era.
Noiz. Ostegunetan.
Ordutegia. 19:00-22:00.
Prezioa. 30 euro erroldatuentzat eta 40 euro kanpokoentzat.
Izen-ematea. Azaroaren 3tik 14ra.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!