Jende asko gerturatu da Irrintzi Elkartearen urteroko azokara

Maier Ugartemendia 2014ko irailaren 13a

14:00ak bitarte elkarteak antolatutako produktu gastronomikoen merkatuaz gozatzeko aukera izango da, Txermingo ikastolan

Irrintzi Elkarteak urtero antolatzen duen azoka berezia jendez lepo ibili da gaur goizean Amasa-Villabonan. Goizean eguzkiari bezala kosta zaio jendeari kalera ateratzea, baina 11:00k aldera gero eta jende gehiago gerturatzen joan da eta eguerdian giro polita sortu da.

45 postu aurki zitezken Txermingo ikastolan jarri duten azokan. Errioxako, Nafarroako, Arabako, Bizkaiko, Iparraldeko eta Gipuzkoako hainbat produktu erosi eta dastatzeko aukera izan da bertan. Horrez gain, artisauek euren lanak erakusteko parada ere izan dute. Gozozaleek ere izan dute non aukeratu, hainbat postutan erroskillak edo bizkotxoak bezalakoak aurki baitzitezkeen.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!