Lierni Kamio billabonatarrak eta Iker Sanz lezotarrak irabazi dute aurtengo Dantza Sueltoko Txapelketa. Atzo jokatu zen Donostiako Konstituzio plazan, eta txapela eta zapia irabazteaz gain, 400 euroko saria eskuratu dute. 2. eta 3. sariak Azpeitiara joan ziren: Maialen Aldalur eta Amets Amubietarentzat izan ziren bigarren, eta Garazi Gurrutxaga eta Asier Ibargurenen hirugarren.