Kolorez betetako plazak eman die ongi etorria Santioei

Maier Ugartemendia 2014ko uztailaren 24a

Xake Joku elkarteko kideak izan dira aurtengo festei hasiera emateaz arduratu direnak

Jendez lepo zegoen Villabonako plaza txupinazoaren aurretik. Adin guztietako pertsonak, kolore ugaritako kamisetekin.... Festak noiz hasiko zain. Xake Joko elkarteko kideak izan dira eskenatokiaren gainean feste hasiera emateko ardura izan dutenak. Eta behin suziria lehertu ostean, txaranga martxan jarri da. Jendea alai nabari zen, datozen egunei aurre egiteko gogoz.

Txupinazoaren jarraian futbito txapelketako finala, herri afaria eta urtetik urtera gero eta jende gehiago biltzen duen danborrada izango dira. Gauean plazan Zea Mays eta Izerberg taldeen kontzertuak izango dira, eta txistulari plazan 40 urtetik gorakoentzat DJ emanaldia.

Billabonatarrek 8 egun dituzte aurretik gelditu gabe, festan jarraitzeko.

BIHARKO EGITARAUA

08:00. Diana Loatzoko trikitilariekin.
10:00. Haurren krosa Altzin plazatik.
11:00. Helduen krosa Altzin plazatik.
12:15. Ikurrinaren igoera, Errebote plazan.
12:30. Loatzo musika bandaren emanaldia, Errebote plazan.
18:00. Soka-dantza Malkar plazan.
19:30. Sokamuturra, Errebote plazan, Hernaniko dultzaineroek alaituta.
22:30. Eresargi eta Eresargi Txiki abesbatza & Umama (Juantxo Zeberio Etxetxipia Jazz Quartet), Amalur parkean.
00:30. Dantzaldia, Errebote plazan, Triki ta ke taldearekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!