Santio Txapelketako finalak, erabakita

Ataria 2014ko uztailaren 22a

Etzi jokatuko da frontenis txapelketako finala: frontenis txapelketakoa.

Santio txapelketako finalak erabakita geratu dira. Jokatuko den lehen finala frontenisekoa izango da. Ropon eta maiz arituko dira nor baino nor, etzi, ostegunean, 16:00etan Bearzana pilotalekuan.

Pala gomaz hoberena zein den larunbatean erabakiko da. Arruti eta Loidi, Errasti eta Arangurenen aurka arituko dira. 12:00etan hasiko da norgehiagoka, Bearzana pilotalekuan.

Paxaka txapelketako finalaurrekoak bertan behera geratu ziren. Osteguna baino lehen jokatuko dira, eta orduan jakingo da modalitate honetan nork jokatuko duen finala.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!